... eta kitto! 1999-IV-16

Euskeria lan mundura eruateko ahalegiñian

Euskeria bizitzako atal guztietan zabaltzeko asmuakin, ...eta kitto! Euskara Alkartiak "Euskara Lan Mundura" izeneko kanpaiñia jarri eban martxan oktubrian "Tailerrerako hiztegi teknikoa"ren aurkezpenakin. Honen kanpaiñiaren asmua, izenak argi lagatzen dabenez, euskeria taillerretan zabaltzia da. Lehelengo hartuemonak eginda dagoz eta datorren astian programiaren bigarren zatixari ekingo detse. Taillarretara bisitak hiru gaztek egitten dihardue, jubilautako enpresarixo baten laguntzakin.

El casco

Hiru gaztiak astelehenian hasiko dira Eibar eta inguruko enpresak bisitatzen.

Argazkixan, El Cascoren aurrian

  Gure herriko kalietan euskeriaren erabillera gora doia azken urtiotan. Eskoletan be gero eta gehixago erabiltzen dabe euskeria umiak. Baiña, halan eta guzti be, hori igoeriori ez da erreflejatzen biharrian. Hori da ...eta kitto! Euskara Alkartiak egindako ikerketia ikusitta etara daben ondorixua.

Horregatik, oiñ hilabete batzuk "Euskara lan mundura" izeneko kanpaiñia ipiñi eben martxan. Hasiera batian euskara alkartian sortutako ideiak segittuan lortu eban beste talde batzuetako laguntasuna: Eibarko Udaleko Euskara Batzordiak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak kanpaiñia bultzaten dabe.

Taillarretara bisitak

Gaur egunian hiru gazte dabiz enpresa eta taillerretara bisitak egitten, soziologo bi eta komertzio ikasle bat: Gemma Lujanbio, Alberto Unamunzaga eta Artzai Mendiburu. Gaiñera, kanpaiñiaren lehelengo zatixan, Elgoibarko Gestiño Eskolako Lander Arrizabalaga ikasliak be jardun eban datuak biltzen. Hórrekin batera Eibarko enpresarixo jubilau bat dabil, hárek herriko eta inguruetako enpresak ondo ezagutzen dittuelako.

Kanpaiñia martxan ipintzeko ideia zelan sortu zan azaltzen dabe bultzatzailliak: "Barne funtzionamentuan eta Euskal Herriko tratuetan euskeria erabiltzeko biharrian diharduten enpresak badagoz beste herrixetan be. Horregaittik, guk be ideia horrekin bat egittea erabagi genduan; gure enpresak gauza bera egin deixen diseiñatutako kanpaiñia da hau".

Helburu honi medio, pausu batzuk proposatzen dittue: lehelengo eta behiñ, irudi kosporatibua euskalduntzia. Horretarako errotulaziñua, inprimakixak, sobriak eta bestelakuak euskalduntzeko erreztasunak eskaintzen dittue. Bigarrenik, buleguetako bihargiñak euskeraz bihar egin deixen laguntasuna emongo leukie. Gaiñera, HOBETUZen bittartez formaziño ikastaruak euskaraz eskaiñiko dittu. Laugarren pausu moduan, enpresa mikroplan baten bittartez euskalduntzia dago.

Inposiziño barik

Dana dala, argi laga nahi dabe programia ez dala inposiziñua: "Plangintzan parte hartzeko prest dagozen enpreseri laguntasuna emongo jakue, baiña argi laga nahi dogu guk ez dogula inposiziñorik nahi. Azken batian, gure nahixa da elebittasuna lortzia, enpresetan gai izatia euskaraz be erantzuteko"

Dagoeneko Euskal Herriko 17 enpresa badagoz horrelako plangintzetan murgilduta eta oso esperientzia ona bizitzen dihardue: Fagor, CAF, Irizar, Elay, Maier eta horrelako enpresak dira antzerako plangintzetan sartuta dagozenak, eta horrek be animau dittu eibartarrak gure herrixan antzerako zeozer egittera.

Lander eta Jasone

Lander Arrizabalaga, Gestiño Eskolako ikaslia, enpresetan datuak biltzen jardun eban. 
 Plangintzan biharrian diharduten soziologuak diñuenez, "gero eta gehixago dira euskaraz dakixen gaztiak: ikasketak be euskaraz egitten dira eta horregaittik pentsatzen dogu interesgarrixa dala jente horreri biharrian euskaraz jarduteko aukeria eskaintzia. Azken batian, euskeraz biharra egitteko ikasi badabe, penagarrixa litzake lan munduan sartzian urtietako prozesua etetzia"

Hiztegixa abiapuntu

Kanpaiñia "Taillerrerako hiztegi teknikua"ren aurkezpenarekin ipini zan martxan. ADEGIk finanziatutako hiztegixak gaur egunian taillerretan gehixen erabiltzen diran berabk jasotzen dittu, gazteleratik euskerarako itzulpenakin. Horregaittik, laguntasun haundixa emoten dau eguneroko biharrian aittatu bihar diran berbak euskeraz zelan esan bihar diran jakitteko sasoian.

Aldeko jarreria

Astelehenian hasiko dan zatixari ekin baiño lehenago, taillerretan euskeriak dakan tokixa jakin nahi izan dabe programa aurrera daroienak eta, euren berbetan, "benetan oso pozik gagoz enpresetan izan dogun harrerarekin. Toki danetan aldeko jarreria topatu dogu eta oso ondo hartu gaittue. Gaiñera, ixa bulego danetan euskeraz moldatzen dan jentia topatu dogu eta hori oso inportantia dala erizten detsagu; izan be, kanpo harremanak euskeraz izan deixen nahitaezkua da harremanak egitten dittuen personak euskeria menderatzia, eta kasu gehixenetan holan izan da. Taillarren batian be topau dogu bakarrik euskeria erabiltzen dabela, bai bihargiñen artian bai kanpora bidaltzen dittuen faktura eta bestelakuetan be".

Holako harrera ona ikusitta, oso pozik dagoz hiru gaztiak. Ehundik gora enpresa bisitatzeko asmua dake, plangintzaren barri emateko. Enpresa gehixenak Eibarkuak dira, baina bertoko kapitala darabillenetara be juango dira.

Plangintzan sartzen diran enpresak zerbitzu batzuk jasoko dabez trukian. Bestiak beste, esku artian dakazun aldizkarixa astero jasotzia, irudi korporatibua euskalduntzia, formaziñua, informatika euskalduntzeko laguntasuna eta diseiñu zein maketaziño biharrak.

Alberto Unamunzaga
 Alberto Unamunzaga
23 urte
Soziologua
Eibarkua
Gemma Lujanbio
Gemma Lujanbio
21 urte
Soziologua
Donostiakua
Artzai Mendiburu
 Artzai Mendiburu
19 urte
Komertzio ikaslia
Senperekua