Tailerrerako hiztegi teknikoa

"Euskara lan mundura" proiektua 1998ko urriaren lehenean, ADEGIk (Gipuzkoako patronalak) finantzatutako "Tailerrerako hiztegi teknikoa"ren aurkezpen publikoarekin hasi zen. Hiztegiaren sarreran esana den bezala, hiztegitxo horren helburua, Eibarren eta inguruan, sasoi betean tailer giroan euskarak izan zuen erabilera goraipatu eta, ondare hori berreskuratu eta berriro ere eguneratzen saiatzea da, belaunaldi berriek lekukoari eutsi diezaioten.