Proiektuaren Helburu zehatzak.

Helburuak definitzean ez dugu izan nahi zenbat enpresek orotara hartuko duten parte zenbatzea, edo eta azalduriko ekimen batzuetan, ezingo dugulako aurrez jakin zenbatek nahiko duten barne errotulazioa euskaraz izatea edo zenbat langile matrikulatuko diren eraketa ikastaro ezberdinetan.

Proiektuaren lehen fasean, enpresetan euskaraen egoera neurtzeko eginiko inkestan, pare bat enpresetan mikroplangintza bat martxan emateko, hori da plan berezi baten bidez enpresak euskaraz funtzionatzeko ahalmena lortzeko, posibilitatea bazela aurreikusi zen. Beraz, hasieran gure helburua, hiru edo lau enpresek holako konpromezu edo hitzarmen maila bat hartzea zen. Oso ongi bai genekien enpresa kopuru hori holako dinamika batean sartzen balitz, nolabaiteko espiral bat hasiko dela eta denborarekin, geroz eta lantegi gehiago sartuko zirela dinamika horretan.

Hala ere oso argi genuen, enpresa kopuru murritza prest edo gai zela holako konpromesu maila bat hartzeko. Zentzu horretan enpresa bakoitzari lau konpromezu maila desberdin eskaini zaizkio. Beti ere, konpromezu horiek lorgarriak izan beharko zutelarik eta azpimarratu nahi dugu, proposatu ditugun kompromezu maila desberdin horiek progresibidadearen ikuspegitik planteatu ditugula; ez goizetik gauera betetzekoak:

Konpromesuzko eskeintza honen eraketa, era aurrerakoi batean diseinatua izan da eta ikerketa sakon baten ondoren; beraz, ez da ezin betetzeko ezer ez-ta bat batekoa ere, baizik eta seriotasunezko eta argi definituriko planteamendu bat.

  1. Irudi korporatiboa euskalduntzea : errotulazioa, inprimakiak (fakturak, bisita txartelak etab.)
  2. Bulegarien prestaketa, lanak euskeraz ere egitea : enpresako dokumentuak eta kanpoko harremanak euskaraz ere egitea (telefonoan euskaraz erantzutea adibidez).
  3. Hobetuz-en bitartez era desberdinetako formazio ikastaroak euskaraz eskaintzea (Hobetuz, langileentzako formakuntzak eskaintzen dituen erakunde publikoa da, eta formakuntza horiek euskaraz emateko aukera eskaitzen du) ; langileei euskara irakastea.
  4. Enpresa mikroplan baten bitartez euskalduntzea, euskaraz ere lan egiteko. Hau da, enpresa euskaraz ere funtzionatzeko ahalmena lortzea

Konpromezu maila desberdin horietara iristeko, …Eta Kitto! Euskara elkarteak, Eibarko Udaleko Euskara Batzordearen eta Hobetuz-en laguntzari esker, enpresei zerbitzu batzu eskaini ditu, beraiei bidea errazteko.

  1. Eibarko udaleko euskara batzarra 300.000 pzta gorde ditu ekimen hau diruz laguntzeko bai funtzionamendu gastuak eta baita ere programaren agente hartzaileak izan zitzaketen diru gastuak hitatzen laguntzeko.
  2. Bere aldetik eta era berdinean, Hobetuz, formakuntzak %80az dirulaguntzeko prest agertu da.
  3. …eta kitto ! Euskara elkartea, euskararen inguruko edozein informazio emateko prest da, informatika arloan euskarazko errekurtsoei buruz adibidez.

Beraz, nahiz eta gure hasierako helburua kualitatiboa izan, hori da hiru edo lau enpresa mikroplangintza batean sartzea, besteek segitzeko, gure eskaintza gehien bat kantitatiboa da, enpresa kopuru handi bati helburu lorgarriak lortzeko aukera ematen duen zentzuan. Uste baitugu epe luze edo ez hain luzera enpresa asko mikroplangintze-tan sartuko direla.

Beste era batera adieraziz, gure helburua enpresa gutxi batzuek hitzarmen maila handiena hartzea da (mikroplangintza), baina jakin badakigu beste hitzarmen mailek helburu horretara iristeko oinarria osatzen dutela beste enpresa guztientzako.