Testuingurua

Egoera soziolinguistikoa Eibarren

Eibarko bilakaera soziolinguistikoren datu berrien arabera, bilakaera hori bere erritmoan, baikorra da, bai ezagutzari dagokionean, bai erabileraren eremuan.

Ezagutza datuak

Hona hemen EUSTATek eman berri dituen 1996ko errolda datuak Eibarren :

Erabilera datuak

Kale erabilera

Urtero egiten da udaberri edo udazkenean termometro moduan. Astebetez herri ardatz eta auzoetan, funtzio desberdinetan: jolas-guneetan, erosketetan, txikiteoan, gazte giroan eta familia giroan euskarak duen erabilera belaunaldika neurtu egiten da eta ematen den datua kalean erabiltzen denarena da.

1998ko neurketan jakin beharrekoak:

Kale erabilerak orokorrean gora egiten du. Zentzu hortan garrantzia duten faktoreak hauek dira

Kale erabilera belaunaldika

Oso azpimarragarria da gazteen arteko gorakada. Aintzineko urteetatik lau eta sei puntu egin baitu gora erabilerak. Umeen artean ere, erabilerak gora egin du, belaunaldi zaharretan ostera geldi edo beheranzko joera du.

Horrek belaunaldi gazteeek, ezagutza bermatzeko ahala dutela eta erreleboa hartzen dihardutela adierazten du. Hala ere belaunaldi gazteen artean euskaldunen dentsitatea handia denez, oraindik ere badago datuok hobetzerik. Belaunaldi zaharretan ostera, ezagutza indizeak aldaketa handirik ez duenez eta zaharrenak hiltzen doazen neurrian zaila da erabilerak gora egitea.

Erabilera gizarte funtzioka.

Aintzineko neurketetan bezala, umeen inguruetatik kanpo, erosketetako funtzio soziala da erabilera handiena duena.

Hizkuntza gertaera soziala denez, komenigarria da hizkuntza funtzio desberdinetan txertatua egotea, hori baita normalizazioaren sintoma eta termometroa. Azken batean sektore guztiz erdaldunik ez dagoela, euskara hizkuntza transbertsala eta integratzailea dela.

Orokorrean

Neurketa edo obserbazio hau, kalean ibilitako jendearen portaera linguistikoa da, indikatore bat da.

Aurtengo datuen arabera, euskaldunen euskararekiko fideltasunak gora egiten dihardu, batez ere belaunaldi gazteetan eta hori etorkizunari begira oso garrantzitsua da.

Erabilera etxean

EUSTATek bere boletinean, 1996ko datuak kaleratu ditu eta, etxeko erbilerari dagikionez zera dio :

Udalerri handien artean, euskara etxean erabiltzen duten euskaldun aktiboen ehuneko handiena (euskara hutsez edo euskaraz eta gazteleraz hitz egiten dutenak) Eibarkoa da : %37. Ondoren Galdakao dator %23arekin.

Horrek, balorazioa egiterakoan zera adierazten du ; hain zuzen ere, hizkuntza praktikarako dentsitatea ematen den lekuetan, erabilera-inertzia eta fideltasuna handiagoa dagoela.

Eibarko egoera soziolinguistikoaren sintesia

Agerian denez, euskararen ezagutzak eta erabilerak nabarmen egiten du gora, batez ere belaunaldi gazteetan. Aipagarria da zentzu horretan, gaur egun Eibarren A modeloko irakaskuntzarik (dena gazteleraz) ez dela gehiago ematen. Hala eta guztiz ere, gaztelaniarrak oraindik indar asko du arrazoi desberdinengatik, batez ere helduen artean, gaur egun lanean ari diren pertsonen artean, alegia.