Aurkezpena

...eta kitto! Euskara elkarteak, herrian euskarak duen egoeraren ikerketa bat egin ondoren, ondorio batera heldu da, herri mailan euskararen erabilera handituz dihoan bitartean, hau ez dela lan munduan hainbeste nabaritzen. Aztertutako egoeraren ondorioz, programa bat diseinatu da "Ardatza" deritzona.

Gaur egun lan mundutik kanpora geratzen den hizkuntzak oso bizitza ahula du, gaur egun lan egitea gero eta gehiago informazioa sortzea, ekoiztea, eraldatzea eta transmititzea delako.

Bestalde, gaur egun lan mundura iristen diren gazteak euskaraz eskolatuak dira, eta askotan pentsatzen da haiek burutuko dutela euskararen normalizazioa lan munduan. Uste hau ordea okerra da, lan munduan sartzen den langile berria ia beti erdaraz integratzen da eta.

Gaurko gazteek ez diote funtsik ikusiko euskaraz hazi eta ikasteari, hemendik urte batzuetara euren lantegiak izango diren horietan gaztelera besterik ez dela erabiltzen konturatzen diren neurrian. Egoera hori benetan kezkagarria litzateke euskararentzat. Beraz, lan mundua irabazi behar da azken urteotan egin diren aurrerapenak finkatzeko. Gizartearen zutabea den lan mundua kentzen badiogu amildu egingo zaigu neke handiz eraikia izan dena.

Zentzu horretan, gure proiektua euskararen normalizazio prozesuan kokatu behar da. Hizkuntza baten normalizazioan esan ohi da hiru sektore baitezpada kontuan hartu behar direla : hezkuntza, administrazioa eta komunikabideak. Baina huts larria litzateke enpresa edo lan mundua ahanztea, hain zuzen ere han pasatzen dugulako askotan gure bizitzaren parte garrantzitsuena.

Eginkizun korapilotsua da euskara lan mundura eramatea, eta denen ekarpenak behar ditu.

Diakronia

1go fasea

1go fasea Lan taldea osatu:

Tailerrerako Hiztegi teknikoa gauzatu.

Hiztegiaren aurkezpena, Inaxio Oliberi eta Eibarko enpresario batzuekin.

Lehen faseko bukaera

2. fasea

2. faseko lan taldea osatu :

Egoera orokorrean aztertu.

Unibertsoa eta helburuak definitu eta datu, biografia eta beste lekuetan egindako esperientzien bilketa lana egin.

Inkestaren diseinu eta afroga.

Inkesta egin.

Datuak aztertu eta konklusioak atera.

Etorkizunaren aukerak ikusi.

Prentsaurrekoa gauzatu eta publikatu.

Web orrialdearen diseinua eta plazaratu.

2. faseko bukaera

3. fasea

3. faseko lan taldea osatu:

Eskaintza parrila prestatu.

Harremanak sendotu udaletxea, SPRI, EMUN, sindikatuak eta enpresariuekin.

Behar ziren indikadoreak definitu eta premiazko materiala prestatu.

Datu bilketa enpresetatik:

Datu basea osatu eta konklusioak atera.

Interes gehien adierazi duten enpresarioekin harremanetan jarri.

Udaletxean aurkeztu.

Sindikatuei aurkeztu.

Enpresei aurkeztu.

Gestio organoa sortu

Prentsaurrekoa egin konklusioak plazaratzeko: Sindikatuak, enpresarioak, udaletxea, …eta kitto!.

3. faseko bukaera