3. fasea

Proiektua enpreseei aurkeztu

Fase honetan bigarren sektorean kokatuta dauden enpresen zerrenda bat lortu dugu eta banakako hartu-eman bat burutu. Organigrama eta partaideen perfila

lan taldearen organigrama

Partaideen perfila

Alberto Unamunzaga

Larraitz Lakuesta

Artzai Mendiboure

Danel Zenarruzabeitia

Jasone Bilbao

Lan metodoa

Hirugarren fase honetako lehentasuna edukin zehatzen parrilla baten eraketa eta definizioa oldartzea izan da, bide batez Eibarren kokaturiko enpresa guztiak bisitatuz.

Bisita hauetan, mikroplangintzan inguruan eginiko mugimendu guztiak eta ...Eta Kitto!-k eskeintzen dien zerbitzuak zeintzu direnen helburuarekin burutu dira.

Helburua, euskararen egoeraren berri sensibilizazioa zabaltzea izan da eta prozesuan behatzaile izatetik, aktore edo jokalari izatera pasatzea.

Aurretik aipaturiko planteamenduak bide onera eramateko, enpresa bakoitzeko organu zuzendariekin elkarrizketatzea beharrezkoa da, baina beti kontutan izanik, era honetako ekintzak ez direla aplikagarriak, zuzendaritzaren aldetiko agindu baten igorpenagatik, horregatik gure lehen helburua sindikatuekiko harreman baten ezarpenarekin materializatu zen, hauen onarpena jaso nahian eta era berean enpresarekiko maila guztietan programa edatu.

Azpimagarria da sindikatuek emaniko babesa (U.G.T., C.C.O.O., ELA eta LAB), ahal izango duten neurrian beraien laguntza eskeiniaz. Babes hau jasota, enpresen bisitei ekin genion.

Fase honetan, enpresak bigarren sektorera mugatu ditugu, hirugarrenekoak euren plana baitute.

Hauek dira bisitak burutu ahal izateko emaniko pausoak:

  1. Eibarko enpresa guztietara eskutitz bat eta ...Eta Kitto! aldizkariko ale bat bidaltzea, bertan gure ekimenari buruzko erreportai bat agertzen zelarik. Era berean, gure ekimena azaltzeko bisitei buruz informatzen zitzaien enpreseri.
  2. Proiektuaren lerro orokorrak eskematikoki azaltzen dituen triptiko baten burutzea.
  3. Jokaera edo ekite lerro orokorrak, mikroplangintzak, prentsa artikuluen batzea edo eta beste esperientziak era sakonago batean azaltzen dituen dosierraren lanketa.
  4. Dosier hau interesa azaldu duten enpreseri, "El euskara en el ámbito socioeconómico" liburarekin batera eman zaie.
  5. Enpresentzako errekurtso baliagarriak izango dituen internet orrialde baten diseinu eta zabaltzea, proiektuari buruzko informazio eguneratuarekin batera.
  6. Bisita eskatzeko enpresetara deia.
  7. Bisita burutu.
  8. Bi aste igarota berriro deitu, enpresa bakoitzaren eritzia jakiteko. Emaitzak ondorengo erabilera batetarako datu base batetan jasota daude.

Bisitetan, proiektuaren punto ezberdinen azalpena egiten zen, zalantzarik azalduz gero beharrezko azalpenak emanik. Bisita burutzean, inprimaki bat betetzen zen, bertan bisitatutako enpresaren datuak, kontaktaturiko pertsona nor den eta bisita buruturiko pertsonak jasotako inpresioaren laburpena azaltzen dira.