Unibertsoaren tipologia eta erabilitako baliabideak

Lortutako emaitzak

Informazioa nahi duten enpresak

81 enpresa (%32,4a) dira interesaturik daudenak programaren garapen eta gestioaren ondorioz egingo diren ekimen eta ekintza desberdinen informazioa jasotzen jarraitzeko.

139 enpresek (%55,6a) ez dute informaziorik jaso nahi, informearen ondorengo puntuan azaltzen diren arrazoiengatik.

30 enpresa (%12a) dira arrazoi ezberdinengatik (erantzunaren zain gaituztenak edo eta kontaktatzeko ezintasunangatik), bertan azaltzen ez direnak.

Formakuntzak

72 enpresak (%28,8a) azaldu dute interesa, euskaraz emango diren formakuntzarako ikastaro ezberdinen informazioa jasotzeko.

148 enpresak (%52,2a) ez dute informazioa jaso nahi.

30 enpresa (%12a) dira lehen grafikoan difinituriko ezaugarrietan taldekatzen direnak.

Barne errotulazioa

19 enpresa (%7,6a) dira barne errotulazioa aldaketan interesatuak daudenak.

201 enpresak (%80,4a) ez dute interesik azaltzen.

30 enpresa (%12a) dira lehen grafikoan definituriko ezaugarrietan taldekatzen direnak..

Inpresoak

19 enpresak (%7,6a) azaldu dute interesa beraien idatzizko dokumentazio guztia ala arlo bat elebidun jartzean.

200 enpresak (%80a) ez dute interesik azaldu

31 enpresa (%12,4a) dira lehen grafikoan definituriko ezaugarriekin taldekatzen direnak.

Erabilitako hizkuntza

56 enpresak (%22,4a) Euskara erabili dute datu jasoketaz aduratu diren pertsonekin.

179 enpresak (%71,6a) erdera erabili dute.

15 enpresekin (%6a) ezin izan dugu kontaktatu

Ezetz erantzun duten enpresen zergaitiak

Honako hauek dira:

7 enpresen erantzunaren zain gaude eta agertzen ez diran 23 enpresen ezaugarriak honako hauek dira:

*Aurreko sailkapenakin denboran aldetik bereizten da (honetan urte bateko epea eskatu digute)

Datu hartzaileen somatzeak

Metodologian aipatu denez, telefono deia eta bisita egiteko momentu berean txosten bat bete behar zuten datu hartzaileek, hor "elkarrizketa txiki" bat egin da kasu bakoitzean, interlokutearen erantzunak eta tailerraren karakteriztikak apuntatuz.

Honekin datu kualitatibo eta kuantitatiboak lortu ditugu eta honako hauek dira, enpresetan dagoen ikuspegi orokor bat lortzeko. Bi arlotan batu ditugu erreztasun eta sailtasunak.

a) Zailtasunak

1) Perfil linguistikoa

Gaur egun lanean ari den belaunaldia, bere gehiengoan, gaztelaniar elebakarrez edo batzuek onartu diguten bezala alfabetatu gabekoak osatua da. Begibistan denez egoera horrek gure betebeharra nabarmenki zaildu du, beste hainbat faktoreren artean euskararekiko jarrera defentsiboa sortzen delako kasu askotan.

2) Enpresak

Bestalde, Eibarko enpresa gehienak, langile zaharrez osaturiko enpresa txikiak dira. Testuinguruaren aspektu horrek ere ez du gure lana erraztu. Hain zuzen ere, jakina da askotan pertsona adintsuak ez direla aldaketa zaleak eta kasu askotan, aldaketari ez diote funtsik ikusten, urte gutxi batzutara lantegia desagertzera doalako. Eta normala da bi edo hiru langile elebakarrez osatutako lantegi batean, euskararen alde jarduteko motibazio berezirik ez egotea.

b) Erraztasunak

1) Gazteak, euskaldunak

Momentu honetan, lan mundura iristen diren gazteen gehiengoak euskara ongi menperatzen du, ahoz nahiz idatziz. Hori irakaskuntza arloan euskarak eman dituen pausuen ondorioa da. Eta enpresak, batez ere handiak, errealitate horretaz konturatzen dira, eta gure proiektuaren zentzua hobeto ulertzen dute, euskara etorkizunerako apostu bat dela alegia.

2) Euskararen aldeko testuingurua

Orokorrean esan daiteke euskararen aldeko testuinguru bat dagoela eta sustrai haundiekin gainera.

3) Kalitatearen politika

Gaur egun enpresa munduan, kalitate osoaren politika (Total Quality Management) bogan dago, geroz eta enpresa gehiagok ISO 9000 norma lortu nahi dute. Horrek enpresaren barru banaketa oso ondo markatzen du eta hau holako plangintza bat garatzeko oso inportantea da (giza baliabide enkargatu bat dagoelako adibidez).

4) Prozesu luze baten hasiera

Enpresak bisitatzerakoan, lantegietako arduradun batzuek sentitu dute euskara-planen inguruan sortu den mugimendua, nahiz eta oraindik berria izan, atzera biderik ez duela eta hemendik urte batzutara, gazteen heltzearekin, mugimendu hori enpresa gehienetara zabalduko dela.