Mikroplangintzaren metodologiaren aurkezpen orokor bat.

Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak, 1990ean Euskaren Aholku batzordeak egindako proposamena kontuan izanda, lan-munduko hizkuntz plangintzarako ikerketa-programa diseinatu zuen, beste hitz batzuekin adieraziz, euskara lan mundura eramateko planaren metodologia diseinatu zen, eta plan hori, euskara-plana, mikroplana edo oraindik mikroplangintza deitzen da. Geroztik, ekonomiako hainbat sektoretan mikroplangintza horiek burutu dira edo burutzen ari dira.

Nola eta zer-nolako euskara planak burutu daitezke enpresetan ? Hori da argitu behar den galdera.

Euskara enpresetan integratu mikroplangintzak garatuz.

Erabaki estrategikoa.

Enpresak bere ihardunean euskara integratzearen aldeko apostua egiten duenean, erabaki estrategikoa hartzen du, enpresarentzat ondorio positibo batzu ekartzen dituelako.

Lehenik, bezeroari bere hizkuntza erabiltzeko aukera eskaintzen dion enpresaren zerbitzuak balio erantsia du ; lehiakideek baino kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzen diolako euskal merkatuari.

Bestalde euskararen aldeko ekimenak abiatzen dituen enpresak proiektu berritzaileei ekiteko gai dela frogatzen du eta, beraz, enpresa dinamikoaren irudia isladatuko du. Hitz batean esanda: modernitatea.

Eta azkenik, enpresak ingurunean gertatzen ari diren aldaketen aurrean sentikortasuna agertu eta bere partaide diren gizabanakoen kezkak eta gogoak jaso eta erantzuna ematen dien neurrian, gizabanako horiek enpresarekin identifikazio handiagoa sentituko dute. Ondorioz esan daiteke euskara-planek edo mikroplangintzek trinkotze soziala eragiten dutela enpresa baitan.

Denen adostasuna beharrezkoa.

Horrelako erabakiak hartu eta ekimenak martxan jartzeko ezinbestekoa da enpresako alde guztiek proiektuan parte hartzea, hala nola langile, zuzendari, sindikalista, etab.ek. Eta noski, guztien adostasuna beharrezkoa da arrakasta lortzeko. Enpresako langileentzat parte hartzea borondatezkoa izan behar da. Enpresak euskara-plana martxan jartzea erabaki ondoren, langile bakoitzak baloratu behar du eskaintzen zaion aukera horretaz baliatuko den ala ez.

Plana landu eta gestionatu

Euskara-plana, enpresaren baitan beste edozein gai bezala landu eta gestionatu behar da.

Mikroplangintzak landu ahal izateko, enpresa bakoitzaren eta bere ingurunearen ezaugarriak kontutan hartu behar dira:

  1. Euskaldunen proporzioa
  2. Produktu edota bezeria mota
  3. Enpresaren neurria
  4. Enpresaren kultura

Hauek eta beste hainbat ezaugarrik definituko dute enpresa horretarako planak zer-nolakoa izan behar duen, bai helburuen ikuspundutik eta bai bitartekoen ikuspundutik ere.

Plana burutzeko prozesua

Euskara-plana burutzeko erabakia hartzen duen enpresak ondoz-ondoko hiru urrats eman beharko ditu prozesuan zehar :

  1. Euskara-planaren diseinua landu, helburuak eta baliabideak definitu.
  2. Euskara-plana bera landu hiru urtez, enpresa ihardueran txertatu.
  3. Lortutako emaitzak enpresan errotu, enpresaren hizkuntz politika finkatu.

Euskara-planak edo mikroplanak, enpresa bere osotasunean hartu behar du kontuan, baina horrek ez du erran nahi dena aldi berean lortu behar denik. Hiru urtetan garatzeko planak diseinatzen dira eta epe horretarako, empresako funtzio eta harremanak lehentasunen arabera mailakatu behar dira eta lehentasun handiena dutenak bakarrik hautatzen dira helburuetarako.

Helburu horiek beti ere eskuragarriak izan behar dira

Mikroplanak hiru urtetako helburu lorgarriak zeazten ditu eta hauen lorpena izango da ebaluatuko dena. Beraz enpresa bakoitzaren ezaugarriak konduan izanda, hauek dira landu daitezken arloak :

Enpresa bakoitzaren behar eta baldintzetara egokitutako planak

Enpresa bakoitzaren neurrira egindako planak dira helburu, hau da enpresaren ezaugarri eta beharretara egokitzen direnak. Behar hauek ezberdinak izan daitezke, batez ere ezaugarri desberdineko bi enpresa mota daudelako, batetik euskalduen ehuneko edo portzentai txikia duten enpresak eta euskaldunen ehuneko handia dutenak bestetik.

1) Euskara-planaren eredua, euskaldunen ehunekoa txikia delarik.

Langileen artean euskaldunen ehunekoa txikia den kasuetan, hau da, euskal hiztunak %10/20 inguru direnean, euskararen presentzia handitzea eta euskarazko gaitasuna hobetzea izan daitezke euskara planaren helburu nagusiak.

Mikroplanaren helburuetarako enpresa barneko nahiz kanpoko komunikaziorik orokorrenak, errazenak eta ohizkoenak hautatzen dira eta bereziki finko eta iraukorrak direnak.

Helburu zehatzak hauek izaten dira besteak beste :

- Enpresaren irudia

Enpresaren irudian euskara kontuan hartu behar da, irudia lantzeko erabiltzen diren osagaietan, euskarari tartea eskainiz, adibidez logotipo, bisita-txartel, langileen identifikazio txartel, kanpoko zein barneko seinalizazio errotulazio, memoria, etab.etan.

- Trebakuntza politika

Euskarazko trebakuntzak garrantzi handia du euskara planean. Enpresako langileen euskarazko gaitasuna hobetzeako programa garatu behar da. Euskal hiztun diren langileen arteko sarea osatu behar da, beraien arteko harremanetan euskara erabil dezaten ahoz eta neurri txikian bada ere, baita idatziz ere. Zerbitzu-hizkuntzaren zereginari lehentasuna emanez funtzio hori betetzen duten lanpostuek lehentasuna izan behar dute.

- Kanpo-komunikazioak

Kanpo-komunikazioen arloan, hartzaileen multzoa handia izan edota euskara erabiltzeko aukera egin duten bezero partikularren beharrak aztertu behar dira eta euskararen erabilera bermatzeko neurriak hartu behar dira. Beraz, oso orokor eta errepikakorrak direnak edota eskari zehatzak besterik ez dira landu behar.

- Barne-komunikazioak

Enpresa barneko komunikazioen artean, arian-arian edo pixkanaka-pixkanaka ele bietan izan behar dira. Horretarako zuzendaritza eta pertsonal-arloko komunikazio eta ohar orokorrak hartuko dira helburu.

- Pertsonal-politika

Lanpostu jakin batzuen eginbeharrak kontuan hartuz, euskarazko gaitasun egokia izatea eskatu beharko da, adibidez, harrerako pertsonalaren kasuan. Giza baliabideen arloan langile elebidunik ez dagoen enpresetan, lanpostu berririk sortzekotan, elebiduna sortu behar da.

2) Euskara-planaren eredua euskaldunen ehunekoa handia delarik.

Langileen artean euskaldunen portzentaia handia den enpresetan, hau da, euskal hiztunen kopurua %50tik gorakoa denean, mikroplanaren helburu nagusia euskararen erabilera areagotzea izaten da. Zentzu horretan, euskara-planaren helburuak erabilera terminoetan definitzen dira, lan eginkizunetan oinarrituz. Horretarako enpresa barneko nahiz kanpoko harremanak hartu behar dira kontuan eta ahozkoak nahiz idatzizkoak.

Langile euskal hiztunak izan behar dira euskara-planaren euskarri. Euskal hiztun horiek ahalik eta eperik laburrenean, lan-eginkizun errazen eta ohizkoenetatik hasita, gero eta euskara gehiago erabiltzea lortu behar da.

Helburu zehatzak horiek dira besteak beste :

- Enpresaren irudia

Enpresaren irudi korporatiboan, euskara irudiaren osagaitzat joko da eta aplikazio guztietan euskararen erabilera bermatu behar da gaztelania edota beste hizkuntzekin batera, hala nola, enpresaren identifikazioan, kanpoko eta barneko errotulazioan, katalogo, memoria, azoketarako panel, bisita-txartel eta identifikazio-txarteletan.

- Trebakuntza-politika

Trebakuntza-planetan euskara kontuan hartu behar da bi ikuspegitatik :

  1. Euskaraz landu : langile euskaldunei trebakuntza profesionala eta birziklapen-ikastaroak euskaraz ere eskaintzeko bideak aztertu behar dira.
  2. Euskara landu : enpresako langile euskaldunak bere lanpostuetako hainbat eginkizun euskaraz burutzeko trebatu beharko dira.

Bestalde, euskara plana abiatzen den unean, euskaraz hitz egiteko gutxieneko gaitasunik ez duten langileei euskarazko klaseak hartzeako aukera eskaini beharko zaie eta oinarrizko mintzagaitasuna lortzen dutenean, beraien lankide euskal hiztunen taldetxoetan parte hartzen hasi beharko dira. Honela, lan-eginkizunetan ere euskara erabiltzeko trebatu eta lankide euskaldunekin euskaraz hitz egiten hasteko ohitura hartu beharko dute.

- Kanpo-komunikazioak

Bezero eta hornitzileekiko harremanetan, euskaldunari euskarazko harremanak izateko aukera eskainiko zaio. Euskarazko harremanak hobesten dituen bezero eta hornitzaileari ohizko eta errepikakorrak diren komunikazio eta dokumentuetan, euskaraz erantzuteko bideak landu beharko dira. Adibidez, eskari, eskaintza, albaran, faktura, faxaren karatula, posta elektronikoaren bidezko mezu, paketetako etiketa eta txekeen kasuan oinarrizko dokumentua elebiduna izan daiteke eta langile euskaldunek euskaraz erabiliko dute hartzaile euskaldunaren kasuan.

- Lan-zirkuituak eta barne-komunikazioak

Enpresa barneko lanerako dokumentuetan ere irizpide bera aplikatuko da. Hau da, okizko eta errepikakorrak direnetariko bertsio elebiduna prestatu eta langile euskaldunek euskaraz erabiltzeko bideak landuko dira. Berriro ere irizpide bera aipatu behar da bitarteko informatikarako, hau da, menu arruntenak euskaraz erabiltzeko aukera eskainiko zaie langile euskaldunei. Informatika esparruan, euskal bertsioa duten programak erabiltzekotan, langile euskaldunek euskarazko bertsioa erabili beharko dute. Zuzendaritza eta giza baliabideen arloko ohar eta informazio orokorrak ele bietan izan beharko dute.

- Pertsonal politika

Orokorrean, baldintza berdinetan, euskaraz komunikatzeko gai diren hautagaiak lehenetsi beharko dira. Lanpostu jakin batzuen eginbeharrak kontuan hartuz, euskarazko gaitasun egokia izatea eskatu beharko da.

Orokorrean.

Beraz laburbilduz, mikroplangintza enpresa mailan martxan ematea, hitzarmen garrantzitsu bat hartzea da, enpresak epe luzerako, eukararen arloan hainbat ahalegin egiteko konpromezua hartzen duelako. Zentzu horretan benetan azpimarratzekoa da Euskal Herriko enpresa ospetsuenetariko asko mikroplangintzetan sartuak izatea, batzuk baizik aipatzearren :

Oharra: "El euskera en el ámbito socioeconómico" liburutik ateratako metodologia