Helburuen gainean, kronograma eta sortutako organoa

Helburuak

Helburu orokorrak

Euskara normalizatuko bada, lan munduan duen presentzia eta erabilera haunditu beharra dauka eta, bide batez, euskaraz gaituta datozen belaunaldi berriei euskaraz ere lana egiteko aukera eskaini.

Beste alde batetik begiratuta, Eibarko lan munduak izan duen eta, zenbait kasutan, duen tradizioa berreskuratzea litzate.

Beraz, euskarak Eibarko lan munduan izan duen lekua berreskuratu, presentzia eta erabilera haundituz, euskaraz datozen belaunaldi gazteen etorkizunari bidea zabalduz.

Helburu espezifikoak tipologiaka

Arestian aipatutako helburu orokor horiek eskuratzeko helburu mailakatuak, lantegi bakotxaren errealitatera egokitutakoak, hartu behar dira abiapuntutzat. Hori dela eta, hona hemen hiru tipologia:

2000. urterako helburuak eta kronograma

Hona hemen 2000. urteari begira Ardatza programa honek garatu beharko lituzkeen eginkizunak:

  1. Maiatzaren 5erako askotariko mahaia osatu (osatuta dago).
  2. Ekainaren 7an aurkezpen orokorra.
  3. Egun batzuetara, 18 ala 23an komunikazio eta sustapen-afaria.
  4. Programaren finantzia-bideak aurkitzea. Iturriak: ADEGI, Foru Aldundia, Jaurlaritza: Hizkuntza Politikarako Sailordetza eta Lan saila.
  5. Harremanetarako enpresa bakotxeko solaskide euskaldunenen datu-basea osatu, tipologiaka.
  6. Zerbitzu eskaintza prestatu eta, eskaeren eta lehentasunen arabera, ekin inplementazioari.
  7. Lantegi bakotxak argi eta garbi eduki behar du zein den bere eredua eta 2000-2001 eperako plantxoa: zertarako dagoen prest eta zer zerbitzu beharko duen.
  8. Askotariko batzordeak jarraipena egin behar du, hasiera hilean behin bilduz. Komeni da kide guztiak euskaldunak izatea.

Organoa eta zereginak

Organoaren osaketa

Organoen atal bakotxaren zereginak

Zerbitzuak

Aholkularitza: Irudi korporatiboa hobetzeko, normalizazio-prozesua modu egokian bideratzeko...

Informazioa: Planaren martxaz, legediaz, dirulaguntzez, ikastaroez, material lagungarri eta euskarri informatikoaz...

Plan egokituak: Lantegi bakotxarendako diagnosia, plangintza mailakatua eta inplemantzaiorako orientabideak...

Hizkuntza zerbitzuak: Inpresoak eta dokumentoak estandarizatzeko, itzulpen laburretarako, testu-zuzenketarako, terminologia berezituaz...

Finantziatzioa

Programa honen finantziatzio-premiaz berba egiten dugunean, aurreikusten diren gastuak honakoak izango direal esan behar da:

  1. Teknikari koordinatzailearen soldata
  2. Ikastaroetarako, euskara ikasi ala euskaraz erreziklatzeko, dirulaguntzak.
  3. Plan egokituak prestatzeko.
  4. Bestelakoetarako: errotulazioa, estandarizazioa...

Gastuak horiek badira, diru-itrurriak honakoak izan litezkela aurreikusten da:

  1. Eibarko Udala
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia
  3. Jaurlaritzaren Lan Saila eta Kultura Saila